XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Datibodun formetan: EGITE ERAN (baldintza ta ondoriozkoan).

Iragankorretan forma datibalak honelakoak ditugu:
-Deutsut
-Dizut
-Derauko, eta abar.

a) Bizkaierazko formetan eta lapurterazko batzuetan, behar bada, EUTSI aditza jokatzen dela bat datoz linguistak.

Azkue, Morfologia II, 561.orr. 796 zkia. Irazola, Aditz konparatua III-IV, XXVI. orr.

b) Lapurterazko formetan (iparraldekoetan eta Nafarroakoetan hedatua, lehenago behintzat), ostera, -RA- tartizkia agertzen da.

Alfontso Irigoienen ustez EDUN aditza barik bere faktitiboa E-RA-DUN litzateke hemen jokatzen den aditz laguntzailea.

Horrela, -RA- faktitiboa hartuz gero -RAU- erroa osotuko litzateke.

P. Lafitte ere honetan bat dator.

Eta beste eritxi bat ere posible litzateke.

Hau neurea, beraz guztiz eztabaidagarria.

-RA-dun aditz forma hauek ez ete dira IRAUN edo EROAN aditzetariko baten formak?.

Bizkaierazkoa DAUTSUT, DEUST eta abar EUTSIrenak lirateken bezala?.

Arrazoiak:
a) IRAUN aditzarenak izatea posible litzateke, bere iatean iraupena edo aldakuntzarik eza aldiak zehar, hau da, aspektu bururapena adierazteko erabiltzen direlako, bakarrik.
b) IRAUN aditzarenak izatea posible litzateke, Van EYS hizkuntzalariak teoria hau asmatu zuen euskal aditz laguntzaileak bizkaierazko EROAN-etik sortuak direla zihurtatzen zuenean (Ikus. ).

d) Gipuzkerazko datibodun formetan, eta lapurteraz nori hirugarrena denean -i- erroa agertzen da: eman dio, esan zion, eman diozka, eta abar.

Zein da hemen jokatzen den aditza?
- Azkuek: EDUN aditza, baina hitanozko -i- horrek kutsatu egin du: cfr. Morf II, 570. orr. 806. zkia. Eta Irazola, Aditz konparatua III-IV, XXIX. orr.